Afro-gasteiztar komunitateari omenaldia

Erredakzioa 2021eko maiatzaren 26a

Afrikaren Eguna dela eta, hiriari egindako ekarpena aitortu nahi izan dio Gasteizek komunitate afrikarrari, Aihotz plazan egindako ekitaldi batean.

Maiatzaren 25ean, Afrikako Batasuna sortu zela ospatzen duen Afrikaren Egunaren harira, Gasteizko Udalak ekitaldi bat antolatu ohi du, hirian bizi diren emakume eta gizon afrikarrak omentzeko. Omenaldi horrekin, Gasteizek nabarmendu nahi du pertsona horiek afrikar kontinenteko herri askotatik datozela, eta denek batera aniztasunaren eta senidetasunaren kulturan oinarritutako bizikidetza eredu bat eraikitzen laguntzen dutela.

"Afrikatik datozen albisteak kezkaz bizi ditugu. Oraindik lan handia behar da herrien arteko berdintasuna lortzeko. Mundu justua, berdintasunezkoa eta solidarioa nahi dugu", aldarrikatu du Gorka Urtaran alkateak. "Jatorri desberdineko pertsonek harremanak dituztenean, murriztu egiten dira aurreiritziak eta adierazpen baztertzaileak eta arrazistak, eta bestearenganako pertzepzioa eta, oro har, bizikidetza, hobetu egiten dira".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago