Jorge Pardok irekiko du Dazz Jazz jaialdia

Erredakzioa 2021ko mai. 13a, 14:29
Uztailaren 5ean izango da Jorge Pardo Trioren kontzertua. / Jorge Pardo

Jesus Guridi kontserbatorioan ospatuko da aurten jaialdia, uztailaren 5etik 8ra.

Dendaraban izan zen iaz, eta Jesus Guridi kontserbatorioak hartuko du aurten Dazz Jazz jaialdia. Seigarren urtez ospatuko da, baina aurten ere ezingo da Dazz klubean egin. Kontserbatorioan iaz baino lagun gehiago elkartu ahal izango dira, uztailaren 5etik 8ra. 

Guztira lau kontzertu eskainiko ditu aurten. Uztailaren 5ean, astelehenez, hasiko da egitaraua, Jorge Pardo Trioren kontzertuarekin, eta hilaren 6an Alfredo Rodriguez Trioren txanda izango da. Andrea Motis Quartet hilaren 7an arituko da, asteazkenez, eta hilaren 9an, ostiralez, Sacatubon.

Gainera, bi master class ere izango dira. Hilaren 8an, ostegunez, Roberto Pachecorena, eta hilaren 9an, ostiralez, Alfredo Rodriguezena, biak ere 11:00etan.

Emanaldiak 20:00etan iznago dira. Sarrerak www.musikaze.net webgunean eros daitezke, eta abonamenduak, berriz, bai webgune horretan, bai Dazz klubean (Aiztogile kalea, 60; Gasteiz).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide