Maiatzak 17

LGTBIfobiari buruz hausnartzeko hitzaldiak, musika eta zinema

Erredakzioa 2021ko mai. 11a, 10:30
Besteak beste, 'Matthias and Maxime' filmaren zineforuma izango da hilaren 20an. / IMDb

Maiatzaren 17a Lesbo-Bi-Gay-Transfobiaren aurkako Eguna da, eta aste osorako egitaraua antolatu dute Gasteizko Udalak eta Ikusgunek. Besteak beste, hitzaldiak, zineforumak eta kontzertuak izango dira.

Gasteizko Udalak eta Ikusgune - LGTBIfobiaren aurkako Behatokiak hainbat jarduera antolatu dituzte maiatzaren 17ko Lesbo-Bi-Gay-Transfobiaren aurkako Eguna dela eta. Urtero, egun horretan ospatzen da Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Batzar Nagusiak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu izana; hain zuzen ere, 1990eko maiatzaren 17an. 

"Ikuspegi pertsonaletik eta kolektibotik gure inguruko lesbianek, bisexualek, gayek eta transek pairatzen duten bazterkeriari eta indarkeri buruz hausnartzeko eta horren aurka borrokatzeko" egitaraua izango da, aurreko urteetan antolatutako ekintzen ildotik. Adibidez, Ikusgune behatokia bera abian jartzea, Hara! Udalaren berdintasunerako politiketan sexu eta genero aniztasuna txertatzeko 2018-2021 Agenda delakoaren testuinguruan.

Aurtengo jardueren helburua "Udalaren antolaketa kulturan eta gizartean balio aldaketa bat lortzea" izango da, Berdintasun zinegotzi Miren Fernandez de Landak azaldu duenez.

Egitaraua

  • Maiatzaren 13an: Sexu-orientazioaren eta genero-identitatearen aurka izandako gertakariei buruzko txostenaren aurkezpena, Ikusgune Gasteizko LGTBIfobiaren aurkako behatokiaren eskutik.
  • Maiatzaren 18an, 19:00etan Etxanobe jauregiko Emakumeen etxean: Victor XX film laburra eta solasaldia Ian Garrido zuzendariarekin elkarrizketa.
  • Maiatzaren 20an, 18:15ean zineforuma Florida Zinemetan: Matthias and Maxime (Xavier Dolan, 2019).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide