Ostiraletan eta asteburuetan zabaldu egingo da Gasteizko igerileku estalietako eskaintza

Erredakzioa 2021eko maiatzaren 10a

7.343 leku eskainiko dituzte Gasteizko udal igerileku estalietan. / GASTEIZKO UDALA

Maiatzaren 14tik aurrera, Gasteizko udal igerileku estalietan igeriketa librean nahiz jolasean aritzeko ordutegi berriak ezarriko dira ostiraletan, asteburuetan eta jai egunetan. Horrekin batera, leku kopurua handituko da.

Guztira, 1.743 leku gehiago izango dira: 274 ostiraletan eta 1.469 larunbat eta igandeetan. Horrela, une honetan eskaintzen ari diren 5.600 lekuetatik 7.343 lekuetara igaroko da, edukiera %30 handituz. Betiere, agintari sanitario eskudunek finkatutako edukierak betetzen jarraituko dute.

Ordutegi berri horiek modu ezberdinean egokituko dira igerilekuaren arabera, Udalak espazioen aldez aurreko okupazioa kontuan izan duelako: udal ikastaroak, denboraldiko entrenamenduak eta abar.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago