Gazte bat ospitalera eraman behar izan dute Gasteizen, asteartean, Koroatze auzoan eraso bat jasan ostean. Gertakarien ondorioz, Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat atxilotu du, eraso horren egile delakoan. Lesio delitua leporatu diote.
Arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera izan da liskarra, Ertzaintzak prentsa ohar batean zabaldu duenaren arabera. Patruila batek gazte talde bat ikusi zuen: bat lurrean zegoen, eta bestea, hari erasoka, ostikoka. Banandu ondoren, ertzainek erasotzailea atxilotu eta biktimarentzako anbulantzia bat eskatu zuten.