Txikientzat diseinatutako ibilaldi entretenigarri eta didaktikoa da, familia-giroan egitekoa, non Erdi Aroko hiriguneko bazter ederrenetariko batzuk ikusiko dituzten. Gainera, green ikuspegian oinarrituriko ibilbidea da, ingurunea zaindu eta babesteko pistak nahiz proposamenak ematen baitira.
Gure hiriak izen-abizenak zergatik dituen jakin nahi duzue? Eta green capital (hiriburu berdea) zergatik esaten dioten jakin nahi? Argitu bitxikeria horiek eta beste batzuk, eta bihur zaitezte esploradore hiri jasangarri batean.
Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta).
Adingabeak ezin dira bakarrik joan, 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute. Gehienez ere 4 adingabe heldu bakoitzeko.
Harremanetarako:
ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?
WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.
TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?