Gasteizko Maratoi Erdia abenduaren 19an izango da

Erredakzioa 2021ko api. 27a, 14:45
Gasteizko Maratoi Erdiaren aurreko edizio bat. / Argazkia: IBON GORRISI

Dagoeneko zehaztu da aurtengo Gasteizko Maratoi Erdia ospatzeko data ofiziala, 2020ko etenaldiaren ostean: abenduaren 19an izango da.

Osasun egoerak ahalbidetzen badu, Gasteizko Maratoi Erdiaren 43. edizioa abenduaren 19an, igandean, izango da. Gainera, Arabako eta Euskadiko distantzia horretako txapelketa ere izango da.

Arabako Federazioa ibilbidea birdiseinatzen ari da; baita parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko eta osasuna zaintzeko formularik egokiena ere. 21,097 kilometroko ibilbidea 2019koaren antzekoa izango da; orduan, tranbiaren eta BEIren lanak zirela eta, hainbat aldaketa izan zituen, baina Lasarteko Atetik abiatuko da Mendizorrotzeko aparkalekuan ezarritako helmugaraino.

Oraindik ez da izena emateko epea ireki, baina uda ostean egitea aurreikusi dute antolatzaileek, pandemiaren bilakaera nolakoa izan den jakiteko eta lasterketaren formatuari buruzko xehetasun gehiago izateko. Hainbat iturriren arabera, antolatzaileek irteera mailakatuak proposatu dituzte, atleta kopuru jakin bateko txandetan. Aurreko edizioetan 4.500 atleta izan dira, baina ziurrenik parte hartzaileen kopurua murriztu beharko da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide