Eulogio Serdan 'eguzkilore' kale bat izango da

Erredakzioa 2021ko api. 27a, 08:00
Aste honetan hasi dira obrak Eulogio Serdan kalean. / GASTEIZKO UDALA

Eulogio Serdan kalea eguzkilore kale bihurtzeko lanak hasi dira, Gasteizen superetxadiak sustatzeko planaren barruan. Oinezkoek lehentasuna izango dute, eta jardinerak, eserlekuak, bizikletentzako aparkalekuak eta terrazak jarriko dira.

Hirian superetxadiak sustatzeko Gasteizko Udalaren plana aurrera doa, eta astelehen honetan ekin diote Koroatze auzoko Eulogio Serdan kaleko lanei, eguzkilore kale berria izan dadin, oinezkoentzat atseginagoa. Andre Maria Zuriaren Koroatzearen kaletik Domingo Beltran de Otazu kalera bitartean egingo da esku-hartzea.

Horrela, Larrugile kaleko esperientziari jarraipena emango dio Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak. Eta antzeko beste esku-hartzeetan bezala, eguzkilore bat marraztuko dute bidearen sarreran, babestutako espazio bateko sarbidea sinbolizatuz

Besteak beste, zebrabide asimetriko bat ezarriko da, oinezkoek lehentasuna dutela gogorarazteko; horrez gain, jardinerak, eserlekuak eta bizikletentzako aparkalekuak jarriko dira, eta bertako ostalaritza establezimenduek terrazak jartzeko aukera izango dute.

Oinezkoentzat espazioa irabazteko beste formula bat lineako aparkalekuak bateriako aparkaleku bihurtzea izango da. Hortaz, orain arte ibilgailuek okupatu ohi dituzten hainbat espazio hustuko dira. Azkenik, motorrak aparkatzeko espazioak ere sortuko dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide