Salburuan ibilgailua irauli zuen gidariak positibo eman zuen alkohol analisian

Erredakzioa 2021ko api. 19a, 18:00
Larunbateko istripu ikusgarriaren irudi bat. / Argazkia: @morenozabalgana

Larunbat gauerdian, Salburuko Bulebarrean zirkulatzen ari zen gidari batek ibilgailua irauli zuen, aparkatutako auto baten aurka talka egin ondoren. Gidariak baimendutako tasa hirukoiztu zuen alkoholemia testean.

Udaltzaingoak jakinarazi du larunbat gauean Salburuko Bulebarrean ibilgailua irauli zuen 30 urteko gidariak positibo eman zuela alkoholemia testa egiterakoan, botatako aire litro bakoitzeko 0,70-0,63 miligramoko alkohol-tasarekin; hau da, baimendutako tasa (0,25) hirukoiztuz.

Ibilgailua aparkatutako beste auto baten aurka talka egin ondoren irauli zen, eta kalteak eragin zizkion. Suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu ziren istripua jasan zuen pertsonari laguntza emateko. Udaltzaingoak prentsa oharrean azaldu duenez, gidariak bertan jaso zuen laguntza eta ez zen beharrezkoa izan osasun zentro batera eramatea.

Une honetan, errepide hori tranbia Salbururaino eramateko obren eraginpean dago.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide