Laurehun bat ikasle graduatu dira Letren Fakultatean

Erredakzioa 2021ko api. 19a, 12:57
Online jarraitu behar izan dute ekitaldia. / EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateak online egin behar izan du 2019-2020 ikasturteari dagokion graduazio ekitaldia. Hortaz, graduatu berriak ezin izan dira joan Ikasgela Nagusira, eta bideokonferentziaz jarraitu behar izan dute ekitaldia.

Erakundeak emandako datuei jarraiki, orotara iaz 401 ikasle graduatu ziren Letren Fakultatean. Titulazioen arabera, hauek izan ziren datuak: Filologian, 64; Ingeles Ikasketetan, 85; Euskal Ikasketetan, 49; Historian, 89; Artearen Historian, 30; Geografia eta Lurralde Antolakuntzan, 25; Itzulpengintza eta Interpretazioan, 59. 

Eva Ferreira errektoreak ikasle graduatu berriak zoriondu ditu. "Uste dut bere benetako neurrian baloratu behar dugula honelako ekitaldi bat egitea: pandemia gorabehera bizitza akademikoak aurrera jarraitzen duela erakusten digu, eta zailtasunak zailtasun, zuen proiektu akademikoa ez dela gelditu, eta bidearen beste etapa bat arrakastaz amaitu duzuenaren seinale dugu", adierazi du.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide