Positibo bat atzeman dute Zadorra egoitzako erabiltzaileen artean

Erredakzioa 2021eko apirilaren 15a

Zadorra adinekoen egoitza, Abetxuku auzoan. / GOOGLE MAPS

Arabako egoitzetako erabiltzaileen artean Covid-19 kasurik atzeman gabe hilabete baino gehiago igaro ondoren, Aldundiak jakinarazi du "kasu posible bat" detektatu dela Zadorra egoitzako erabiltzaileen artean.

Aldundiak ostegun honetan jakinarazi duenez, Zadorra foru egoitzako erabiltzaile batek positibo eman du Covid-19an. Hilabete baino gehiago, martxoaren 12tik, Arabako egoitza zentroetan positiborik gabe igaro ostean atzemandako lehenengo kasua da; . Era berean, zentroko langile baten positiboa ere baieztatu da, baina langilearen eta erabiltzailearen anduiak desberdinak dira.

Hala ere, egindako proben arabera "ezin da ondorioztatu PCR positiboak gaur egun infekzioa aktibo dagoela adierazten duen ala ez", Aldundiak komunikatu batean azaldu duenez. Ezohiko kasu bat da, gainera: egoiliar horrek 2020ko azaroan pasatu zuen Covid-19a, txertoa jarrita dauka dagoeneko eta gaur egun ez dauka ageriko sintomarik.

Badaezpada, erabiltzailea Covid-solairura eraman dute, hura baita koronabirus kasuetarako lurraldeko erreferentziazko zentro soziosanitarioa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago