Martxan da Oihanederrek antolatutako 'Taulara' lehiaketa

Erredakzioa 2021ko api. 4a, 12:00
Mikroantzerki lehiaketaren kartela.

Formatu txikiko antzerki-lan eta bakarrizketentzako deialdi ireki berria da.

Udaberrirako programazioaren barruan, antzerkiari lotutako deialdi berria proposatu du Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak: Taulara mikroantzerki lehiaketa. Antzerki munduko norbanakoei eta taldeei zuzendutako deialdia da hau, eta euskarazko antzezlan laburren sormena suspertzea du helburu.

Antzerki lan laburrentzako eta bakarrizketentzako plaza izango denez, formatu txikiko proposamenak izan beharko dira, atrezzorik gabeak: antzezlanek 15 eta 20 minutu arteko iraupena izan beharko dute; eta euskara hutsean eginak egongo dira.

Lanaren gidoia edo emanaldi baten bideoa aurkeztuko dute 18 urtetik gorako interesatuek oihaneder@oihaneder.eus helbidean, maiatzaren 3a baino lehen. Hiru lan aukeratuko dira jasotako proposamen guztien artean eta bakoitzak 600 euroko saria jasoko du. Lan irabazleak ekainaren 18an aurkeztuko dira Oihanederren, eta saio honetan emango da laugarren saria, publikoarena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide