Leihoaren atzean ezkutatzen den bizitza irudikatzeak liluratu egiten du; are gehiago, duela zenbait mende nolakoa izan zen pentsatzen badugu.
Kriseilupean argiztatutako etxea edo geletara sartzean elektrizitate erosorik ez egote hori... Eta kaleetan? Iluntzean tunel ilun bihurtzen ziren espaloiak eta giltza itsumustuka sartzeko atariak. Gasteiztarrak gasaren bidezko argiztapena eta, ondoren, elektrizitatea iritsi aurretik haien egunerokotasunean nola moldatzen ziren ikusiko dugu. Argiztapenak Europako hiri jasangarrienetako batean (hots, Gasteizen) mendez mende izandako zirrituetan eta gaur egungo erabileran barreiatuko gaituen denbora-bidaia da hau.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.