Lan istripua

Mercedeseko langile bat larri zauritu da makina batek harrapatuta

Erredakzioa 2021ko mar. 24a, 14:48
Mercedeseko ekoizpen-lerroa. / ALEA

Mercedeseko 40 urteko langile bat larri zauritu da Gasteizko fabrikako makina batek harrapatu duelako. Lan istripu larria asteazken honetako gaueko txandan gertatu da.

Iturri sindikalen arabera, lan istripu larria gaueko txandaren azken minutuetan gertatu da, langilea lanaldia amaitzen ari zenean.

Ibilgailuaren muntatze-faseetako batean, ibilgailuei gurpilak jartzen zaizkien gunean, hesi bat gainditu du langileak. Ondorioz, langilea hormaren eta ibilgailuaren karrozeriaren artean harrapatu egin du makinak.

Larrialdietako zerbitzuek ospitalera eraman dute langilea; izan ere, istripuaren ondorioz, aurpegia eta burua puztu zaizkio eta odola zerion belarrietatik. Larrialdiko ebakuntza egin diote, eta Txagorritxuko Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) dago behaketapean.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide