Ez da kasualitatea lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izatea. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. 'Ez da kasualitatea': umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.
Bertsolariak: Uxue Alberdi, Onintza Enbeitia, Miren Amuriza eta Aroa Arrizubieta.
Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da, Covid dela eta.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.