Foro Soziala

Kultura eta bizikidetza, Zurimendi, Sañudo eta Zubizarretaren eskutik

Erredakzioa 2021eko martxoaren 16a

Ander Zurimendi, David Perez Sañudo eta Patxi Zubizarreta.

Foro Sozialak Ander Zurimendi kazetaria, David Perez Sañudo zinegilea eta Patxi Zubizarreta idazlea elkartuko ditu astearte honetan Gasteizen. Kultura eta bizikidetza demokratikoa izango dituzte hizpide.

2020ko urritik, Bizikidetza landuz, demokrazia ehunduz solasaldi zikloa antolatzen dabil Bake prozesua indartzeko Foro Sozialak. Astearte honetan, martxoaren 16an, 18:30ean Gasteizko Europa Jauregian, zikloaren hirugarren hitzaldiaren txanda izango da, Maialen Kortabarria moderatzailearen eskutik.

Ander Zurimendi kazetaria, David Perez Sañudo zinegilea eta Patxi Zubizarreta idazlea mahaiaren inguruan bilduko dira, kultura eta bizikidetza demokratikoaren inguruan hitz egiteko. Edukiera 40 pertsonakoa izango da, eta hitzaldia aurrez aurre jarraitu ahal izateko, ezinbestekoa da izena ematea honako formularioaren bitartez.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago