Sute batek kalte handiak eragin ditu Gasteizko jatetxe batean

Erredakzioa 2021ko mar. 16a, 11:39

Diaz de Olano margolariaren kalean gertatu zen sutea. / GOOGLE MAPS

Astelehen arratsaldean, suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten Diaz de Olano margolariaren kalean, jatetxe txinatar batean piztutako sutea itzaltzeko. Suteak sukaldea suntsitu zuen eta jangelako sabaia erorarazi zuen, besteak beste.

Suhiltzaileen udal zerbitzuak azaldu duenez, San Martin auzoko jatetxean sua piztu zenean, lokala itxita zegoen jada, eta ez zegoen inor barruan. Beraz, PSISZko (Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzua) kideek indarrez ireki behar izan zuten atea, sukaldera sartu ahal izateko.

Bertan, su hartutako ihesa zuten hiru butano bonbona topatu zituzten; ia agortuta zeudenean, suhiltzaileek itzali egin zituzten, eta kanpora atera zituzten jatetxean gordeta zeuden beste hamaika bonbonarekin batera.

Suteak ez zuen zauriturik eragin, baina kalte handiak eragin zituen: sukaldea suntsitu zuen, jangelako sabaia erorarazi zuen, eta sutean sortutako keak lokal osoari eragin zion. Gainera, kea inguruko garajeetako batean sartu zen; kea bertatik eta alboko ataritik kea aterarazi behar izan zuten suhiltzaileek, eta igogailua zerbitzurik gabe utzi behar izan zuten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide