Martxoak 8

Emakume zaintzaileen argazki historikoak bildu ditu Gasteizko Udal Artxiboak

Erredakzioa 2021ko mar. 8a, 10:55

Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Pilar Arostegi Udal Artxiboak, eta zaintza lanetan diharduten emakumeen hogei argazki historikorekin erakusketa bat jarri du martxan.

Emakundek Martxoaren 8rako proposatutako Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna leloan oinarrituta, online erakusketa bat egingo du Gasteizko Pilar Arostegi Udal Artxiboak. Artxiboaren funtsetik aukeratutako hogei argazki biltzen ditu erakusketak; zaintza lanetan diharduten emakumeak ageri dira 1900 eta 1967 urteen arteko irudi horietan.

Lehendik, 2008an egindako Emakumea Udal Artxiboko argazkietan erakutsiak dira argazki horietako zenbait. Erakusketa hartako irudi guztiak online ikus daitezke orain, baita Udal Artxiboaren galeriako beirateetan ere, tamaina handian.

"Ekintza horien bitartez bat egin nahi dugu Emakumeen Nazioarteko Egunarekin eta Emakundek oraingo honetan zaintza lanak nabarmentzeko proposatu duen kanpainarekin. Bide luzea dago oraindik ere urratzeko. Jar dezagun agerian", adierazi du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago