Ganbera Zikloak bere hamargarren urteurrena ospatuko du

Erredakzioa 2021ko mar. 3a, 17:12
Susana Garcia de Salazar eta Mentxu Pierrugues piano-jotzaileak. / PRINCIPAL

Martxoren 14tik urriaren 17ra bitartean, zazpi kontzertu izango dira Jesus Guridi musika kontserbatorioan, Principal Antzokiak antolatutako Ganbera Zikloaren barruan.

Principal Antzokiaren Ganbera Zikloa bueltan da, oraingoan Jesus Guridi kontserbatorioarekin lankidetzan. Estibaliz Canto Kultura zinegotziak aurkeztu du, zikloaren zuzendari artistiko Carlos Seco eta Laboral Kutxako Kepa Koldo Ortiz de Urbinarekin batera egindako prentsaurrekoan.

2020an, 875 ikus-entzulek parte hartu zuten Ganbera Zikloan; 2019an baino 1.122 pertsona gutxiago izan ziren, pandemiaren ondorioz. Hala ere, Estibaliz Cantok aurtengo zazpi proposamenetan parte hartzera animatu ditu gasteiztarrak: "Kultura segurua da", azpimarratu du zinegotziak.

Zazpi kontzertu

Zikloak hamar urte beteko ditu aurten, eta abonamenduko zazpi kontzertu eskainiko ditu martxoaren 14tik urriaren 17ra bitartean. Kontzertuak igandetan izango dira, 12:00etan:

  • Martxoaren 14an abiaraziko da aurtengo programa, Susana Garcia de Salazar eta Mentxu Pierrugues piano-jotzaileen emanaldiarekin.
  • Apirilaren 11n, Amaia Arrieta sopranoak Carmen Hernandez-Sonseca piano-jotzailearekin batera eskainiko du kontzertua.
  • Maiatzaren 16an, Alberto Itoiz flauta-jotzailearen eta Marion Desjacques arpa-jotzailearen kontzertua izango da.
  • Ekainaren 20an, Ander Perrino kontrabaxu-jolea eta Rodrigo Bauza biolin-jolea arituko dira.
  • Irailaren 26an, Naiara De la Puente eta Tanguedia Ensemble izango dira Jesus Guridi kontserbatorioko oholtzan.
  • Urriaren 3an Zur Boskotea izango d.
  • Urriaren 17an, Jon Olaberria (oboe) eta Ensemble Diderot.

Sarreren salmenta

Dagoeneko abian da sarreren salmenta, www.eventbrite.es webgunearen bitartez. Abonamenduak posta elektronikoz erreserba daitezke eres.lagunak@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez; ondoren, kontzertuaren aurreko egunean jaso ahal izango dira kontserbatorioan bertan.

Abonamenduaren prezioa 30 eurokoa da; sarrera solteena, berriz, sei eurokoa. 30 urtetik beherako ikasleentzat eta langabetuentzat doakoa izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide