Hainbat gaztek errepidea moztu dute Gasteizen, Martxoaren 3a dela eta

Erredakzioa 2021ko mar. 3a, 13:09

Martxoaren 3an Gazte Blokeak antolatutako mobilizazioen harira, Gasteizko Bake kaleko errepidea moztu dute hainbat gaztek, "gazte, ikasle eta langileen aldarrikapenak" zabaltzeko.

Atzo, gaur bezala, borroka garaia! lelopean, egun osoan zehar mobilizazioak deitu ditu Gasteizko Gazte Blokeak hiriburuko gazte eta ikasle mugimenduetako hainbat eragilek osatutako mugimendua—, Martxoaren 3aren 45. urteurrenaren testuinguruan.

11:30ean, ikasle eta gazteen zutabe bat abiatu da EHUko campusetik. Ondoren, 12:15ean ekitaldi bat egin dute Santa Barbara plazan, eta horren ostean moztu dute errepidea, "gazte, ikasle eta langileen aldarrikapenak erdigunera ekartzeko".

Arratsaldean, Martxoak 3 Elkartearen eta sindikatuen mobilizazioak izango dira, eta bertan ere Gazte Blokearen presentzia iragarri dute gazteek. Izan ere, 17:30ean Gazte Blokearen zutabea abiatuko da Hala Bedi taberna ondoko Santa Maria kantoitik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago