2021/03/23 16:00 - 19:00

IKASTAROA

Hiri ortu ekologikoa

Hiri ortu ekologikoa
Arabako campuseko ortu ekologikoa, Gasteiz

UPV/EHUko irakasleek, Arabako Campuseko baratze ekologikoa koordinatzen dutenek, 'Hiriko baratze ekologikoan hasteko ikastaroa' antolatu dute. Ikastaro horretan izena emateko aukera dute hiriko nekazaritza ekologikoan interesa duten guztiek, baina UPV/EHUko eta, oro har, hezkuntza komunitateko langileek izango dute izena emateko lehentasuna.

Izena emateko azken eguna martxoaren 8a da. Martxoaren 23tik aurrera, apirileko eta maiatzeko asteartetan egingo da ikastaroa.

Inskripzioa zuzenean egin daiteke esteka honetan:

https://cutt.ly/TkTXg5R

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago