Martxoak 3 | 1976-2021

Memoriaren borroka, borrokaren memoria

Nerea Mauleon / Ene Eme 2021ko mar. 3a, 08:25

Ilustrazioa: Nerea Mauleon / Ene Eme

Martxoaren 3aren 45. urteurrenerako, iragana, oraina, memoria eta borroka lotu ditu Ene Eme ilustratzaile gasteiztarrak.

1976ko martxoaren 3an, greba orokor baten testuinguruan, Espainiako Polizia Armatuak bost langile hil zituen Zaramagako San Frantzisko elizaren barruan. Horrez gain, 150 bat zauritu eragin zituzten, Manuel Fraga Iribarne eta Martin Villa ministroen ardurapean.

Egun horretan, Romualdo Barroso, Pedro Maria Martinez Ocio eta Francisco Aznar hil ziren. Gasteizen hildako beste biak, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda, geroago hil ziren, hainbat egunez ospitalean egon ostean. Tarragonako Juan Gabriel Rodrigo eta Basauriko Vicente Anton Ferrero ere erori ziren protesta solidarioen aurkako errepresioaren biktimak.

Ene Eme ilustratzaile gasteiztarraren lan gehiago ikus ditzakezue hemen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago