Martxoak 8

Feminizatutako lanen aitortza eta birbanaketa aldarrikatuko dute erakundeek

Erredakzioa 2021ko mar. 1a, 13:12
Ainhoa Campo eta Miren Fernandez de Landa, kanpainaren aurkezpenean. / AFA

Emakumeen Nazioarteko Egunari begira, pandemia garaian emakumeek egunerokoa hobetzeko egiten duten lana azpimarratu nahi dute Aldundiak eta Gasteizko Udalak, Bizitzarako funtsezkoak? Aitorpenak, Duintasuna, Erantzukidetasuna lelopean.

Martxoaren 8aren atarian, Aldundiak eta Gasteizko Udalak herritarren, erakundeen eta entitate pribatuen arreta erakarri nahi dute. Horretarako, Bizitzarako funtsezkoak? Aitorpenak, Duintasuna, Erantzukidetasuna leloa aukeratu dute bi erakundeek, Berdintasun foru diputatu Ainhoa Campok eta Berdintasun zinegotzi Miren Fernandez de Landak astelehen honetan aurkeztu duten kanpaina bateratuari begira.

Pandemia garaian emakumeek gizartearen egunerokoa hobetzeko egiten duten lana azpimarratu nahi dute. Berdintasunaren arloko bi arduradunek nabarmendu dute pandemian zehar agerian jarri dela "gure gizartearen funtzionamendurako ezinbestekoak diren lan askoren feminizazioa, horietako asko zaintzarekin edo lan erreproduktiboarekin lotutakoak".

"Funtsezko lan horiek aitortu, duindu eta birbanatu daitezen" izango da kanpainaren helburu nagusia. "Lan horiek gabe, bizitza gelditu egingo litzateke", azpimarratu dute. Beraz, bi erakundeek arreta berezia eskaini diete baliabideak eskuratzerakoan askotariko oztopoak aurkitu ohi dituzten taldeei.

Egitaraua

Sentsibilizazio-kanpaina bi erakundeen ohiko komunikazio euskarrien bitartez zabalduko da, baita sare sozialetan eta hedabideetan ere. Askotariko mezuak ez ezik, Aldundiak eta Udalak hainbat jarduera antolatu dituzte Gasteizen eta lurralde osoan:

Zeinu-hizkuntzako interprete edo haurtzaindegi zerbitzua izango dira. Behar duten pertsonek hiru egun lehenago eskatu beharko dute, 945 16 13 45 telefono zenbakian edo igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide