Martxoak 3ko oroitzapenak bildu dituzte dokumental batean

Erredakzioa 2021ko ots. 22a, 15:50
Memoria Gara elkarteko beste aurkezpen bat. ALEA

Otsailaren 25ean, ostegunean, Memoria Gara ekimenak Denbora galduaren bila dokumentala aurkeztuko du.

Key Frame Productions eta Arabera Kultur Elkarteak sortu dute Denbora galduaren bila, Gasteizko Udalaren eta Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin. Gasteizen, 2019an, egindako Galdutako denboraren bila, txokolatea eta magdalena bat oroitzapen baten truke ekimenean oinarritzen da dokumentala. Ekimena Marcel Proust idazleak 1908 eta 1922 urteen artean idatzi zuen À la recherche du temps perdu obra erraldoian oinarrituta dago. Prousten eleberrian bezala, zaporeak erabili ziren, kasu honetan txokolatea eta magdalenak, 1976ko martxoaren 3ko oroitzapenak eta testuingurua gogoratzeko.

Guztira, 15 idazlek parte hartu zuten ekimen hartan eta haien testuak eman zituzten. Horrez gainera, sarraskia bizi izan zuten beste pertsona batzuk beren esperientziak ere azaldu zituzten. Dokumentalean testigantza horietako batzuk jasotzen dira, baita 1976ko martxoaren 3ko biktima batzuenak ere.

Esperientzia horretan jaiotako dokumentala 19:00etan aurkeztuko da Aldabe Gizarte Etxeko antzokian, eta sarrera doan izango da. Dokumentalaren proiekzioaz gain, musika-emanaldi txiki bat ere izango da, eta egindako testu batzuk errezitatuko dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide