Gizon bat eskopeta batekin Gasteizko bere etxean gotortu da, emaztea mehatxatu ostean, eta, ondoren, tiro batez bere buruaz beste egin du.
Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, ostiraleko gauerdia baino lehenago Ertzaintza gizon horren etxean sartu da, Forondako Atea kalean, eta hilda aurkitu du, suzko arma batek eragindako zauri baten ondorioz.
Gertakariak ostiral honetako 19:00ak aldera hasi dira; emakume batek Ertzaintzari salatu dionez, bikotekideak eskopeta bat erakusten zuen bideo mehatxagarri bat bidali zion.
Ondoren, agenteek jakin dute gizona Forondako Atea kaleko etxebizitza batean gotortu dela, eta bertatik gutxienez tiro bat egin duela.
???? AZKEN ORDUKOA
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) February 19, 2021
‼️ Eskopeta batekin armatutako gizon bat bere etxebizitzan lubakitu da, Gasteizko Forondako Atean.
???? Hainbat iturriren arabera, bere bikotekidea mehatxatu du lubakitu aurretik.
???? Ertzaintza berarekin negoziatzen ari da une honetan. pic.twitter.com/Clbc09C3ax