Konpost taldeak martxoaren 13an Jimmy Jazzen aurkeztuko du estreinuzko diskoa

Labetik atera berri da Konpost taldearen lehen diskoa, eta martxoaren 13an aurkeztuko dute Jimmy Jazz aretoan.

Musikaren zein kulturaren munduko hainbat proiektutan aritu ostean, duela hiru urte, 2018an, biltzen hasi ziren Txerra Bolinaga, Ruben Sanchez, Bingen Mendizabal eta Jon Aranburu. Aurreko proiektuetatik lortutako esperientziaren emaitza da Konpost taldea.

Ordutik, kontzertuz kontzertu eta entseguz entsegu, kantu bilduma bat sortzen joan dira. Iritsi da, beraz, hamar kantaz osatutako lehen diskoa kaleratzeko ordua, eta Erraia Diskoak zigiluaren eskutik argitaratuko dute.

 

2019an hasi ziren grabatzen, eta pandemiak lagundu ez badu ere, martxoaren hasierarako entzun ahal izango da sareko plataformetan. Grabaketaz Joseba B. Lenoir arduratu da, eta taldekideekin batera ekoitzi du diskoa. Diskoaren diseinua, berriz, Albaro Zirriborrok egin du.

Horrekin batera, disko fisikoa eskuratzeko lehen aukera martxoaren 13an. Izan ere, egun horretan konzertua eskainiko dute Jimmy Jazz aretoan; 18:30ean hasiko da zuzeneko emanaldia, eta sarrerak dagoeneko salgai daude, 12 eurotan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide