Ustez, gizon batek 56 urteko bere emaztea hil zuen joan den ostiralean, bere burua itsasadarrera bota baino lehen. Horren aurrean, Euskal Herriko mugimendu feministak gaitzespena adierazteko mobilizazioak deitu ditu egunotan, hiriburuetan eta herriz herri. Gasteizen, dozenaka pertsona bildu dira astelehenean, Andre Maria Zuriaren plazan.
Mobilizazioetan "prebentziorako politika feminista errealak" behar direla aldarrikatu du mugimendu feministak, "transbertsalak izango direnak eta hezkidetzan sakonduko dutenak". Horrekin batera, borroka eta autodefentsa feministaren beharra azpimarratu dute, "antidoto gisa".