BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioko 14 film eskainiko dira. Horien guztien estreinaldia izango da Araban. Azpimarratzekoa da 14 film horietatik 8 Mendi Film jaialdian saritutakoak direla, hau da, hango palmaresaren zati handi bat dakar Gasteizko aurtengo programazioak. 'Aterpean ateri'-n Mikel Sarasolak kur lasterretako abenturekin egiten du amets etxealdi bete-betean.
Vital Fundazioa da antolatzeaz eta emanaldi aipagarrienak aurkezteaz arduratzen den erakundea.
*Jatorrizko bertsioan eskaintzen dira pelikulak, azpitituluekin.
Sarrerak on-line soilik eskura daitezke www.fundaciónvital.eus webgunean eta www.mendifilmfestival.com webguneko esteketan. Sarreren prezioa 5 €-koa da saio bakoitzeko.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.