Koronabirusa

Ariznabarreko zentro psikogeriatrikoa itxi dute, bi positiboren ondorioz

Erredakzioa 2021ko ots. 10a, 19:32

Ariznabarreko eguneko zentro psikogeriatrikoa. / INFORESIDENCIAS.com

Ariznabarra eguneko zentro psikogeriatrikoak aldi baterako itxi behar izan du, prebentzio gisa, foru baliabide horretako erabiltzaileen artean bi kasu positibo antzeman dituztelako. Une honetan, 44 kasu aktibo daude Arabako egoitzetan.

Itxiera prebentiboa izango da, eta zentroko 60 erabiltzaileak etxean geratu beharko dira otsailaren 22ra arte, nagusien arteko transmisioa geldiarazteko. Zentroa egun horretan berrirekitzea aurreikusi dute.

Izan ere, erabiltzaile askok alzheimerra edo gertatzen ari dena ulertzeko gaitasuna murrizten duten bestelako patologiak dituzte; baldintza horrek beste kasuetan baino neurri zorrotzagoak hartzea exijitzen du.

Bestalde, azken hiru egunetan, hiru kasu positibo atzeman dira desgaitasuna duten pertsonenentzako Etxebidea foru egoitzako erabiltzaileen artean.

Une honetan, beraz, 44 kasu aktibo daude Arabako egoitzetan:

  • Ajuria egoitzan (Gasteiz): 2 positibo.
  • Ekora egoitzan (Ekora - Arabako Errioxa): 9 positibo.
  • El Pilar egoitzan (Gasteiz): 8 positibo.
  • Etxebidea egoitza (Gasteiz): 3 positibo.
  • Mercedeseko Andre Mariaren egoitzan (Gasteiz): positibo bat.
  • Roure egoitzan (Gasteiz): 11 positibo.
  • Sallurtegi egoitzan (Agurain): 6 positibo.
  • Zabalbide etxebizitza komunitarioan (Urkabustaiz): 4 positibo.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago