Kloy MCk rap doinuez blaituko du Udal Musika Bandaren hurrengo kontzertua

Erredakzioa 2021ko ots. 9a, 18:51
Kloy MC, Gasteizko rap abeslari polifazetikoa. / MALDITO RECORDS

Asteazken honetan, Marcel Ortegak zuzenduko du Gasteizko Udal Bandaren abonamenduko laugarren kontzertua, Horizonte XXII, Principal Antzokian. Streaming bidez emitituko da, eta lehen aldiz rap abeslari batekin arituko dira, Kloy MCrekin.

Castelloko Udal Bandako zuzendari Marcel Ortega Gasteizko Udal Musika Bandaren zuzendari gonbidatua izango da asteazken honetan, hilaren 10ean. Abonamenduko laugarren kontzertuak Horizonte XXII izenburua du, eta dagoeneko sarrera guztiak agortu ditu Principal Antzokian.

Lehen aldiz Udal Bandaren historia osoan, kontzertuan rap kantari batek parte hartuko du. Zehazki, Gasteizko eszenako klasiko batek, Kloy MCk, jarriko ditu rap doinuak. Bere parte hartzea Pepe Mujicaren diskurtso batean oinarrituko da.

Kontzertuaren oinarria kalitatezko errepertorioa izango da, Udal Bandak lehen aldiz joko dituen hainbat piezaz osatua: besteak beste, Joel Pucketten Asimov's aviary; Nancy Galbraithen Febris ver; Roger Boutryren Ikiru Yorokobi, eta Andrés Valero Castellsen 6. Sinfonia, Grafítica.

Jarraitu Bandari ekimenari esker, kontzertua streaming bidez ikusi ahal izango da.

Kloy MC, Udal Bandako zuzendari Luis Orduña eta Marcel Ortega. / GASTEIZKO UDALA

ZUZENEAN | Asteazkenean 19:00etan

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide