2021/02/27 Goizeko saioa: 10:00-13:30; arratsaldeko saioa, 16:00-19:00
HITZALDIA
Aurten lehenengo aldiz Oihaneder Euskararen Etxeak TopAraba egitasmoa jarriko du martxan. Kultura diziplina ezberdinetako norbanako sortzaile arabarrei zuzendutako proposamena da eta euskarazko kultura sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sareak sortzea ditu helburu.
Topaketa hau bi zatitan egongo da banatuta:
Goizeko saioa: 3 erreferenteen hitzaldia eta mahaingurua.
Arratsaldeko saioa: sortzaileen laborategia.
Goizeko saioan, diziplinarteko sormen prozesuetan esperientzia duten Euskal Herriko hiru pertsona erreferentek parte hartuko dute: Harkaitz Cano, Amançay Gaztañaga eta Xabier Gantza
Egitasmoa bere osotasunean kultura sormenean interesa duen edozeinei zuzenduta badago ere, goizeko jardunaldia ez bezala, arratsaldeko laborategian, 18 urtetik gorako eta Araban erroldatutako kultur sortzaileak bakarrik eman dezakete izena.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.