2021/02/27 19:00 - 20:30

KONTZERTUA

Eñaut Elorrieta, 'Irteera argiak'

Eñaut Elorrieta, 'Irteera argiak'
Principal antzokia, Gasteiz

Irteera argiak Eñaut Elorrietak azken urteotan garatutako ibilbidearen ondorio zuzena da. Oso gaztetan kantuan hasi zenetik urrats bat harago egin du proiektu bakoitzean, beti gorantz, sorkuntzan, interpretazioan, eskenatokiaren gaineko agerpenetan eta, batez ere, publikoaren aurreko perzepzioan.

Disko berriko abesti sendoez gain, bere errepertorio esanguratsuaren esentzia ere ekarriko du Eñautek zuzenetara, haseratik erakutsi dituen zintzotasuna eta benetakotasuna eskenatokira ekarrita.

Eñaut Elorrieta: ahotsa eta kitarra akustikoa

Maite Larburu: bibolina, biola eta koroak

Fernando Neira: kontrabaxua eta baxua

Ruben Caballero: kitarra elektrikoa, teklatuak, koroak

Ander Zulaika: bateria, perkusioa eta koroak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago