Naturak utzitako irudi ederrak, Atarian ikusgai

Erredakzioa 2021ko urt. 28a, 09:37
Nikolas Reusens argazkilariaren 'Bilakaera' lana.

European Wildlife Photographer of the Year 2019 lehiaketan saritutako argazkiak hilaren 31a arte ikusi daitezke.

Alemaniako Natura Argazkilarien Elkarteak antolatzen du erakusketa, 2001 urteaz geroztik. Gaur egun, 18.000 argazki inguru jasotzen dituzte lehiaketan, Europako 30 herrialdetatik iritsitakoak. Naturaren, landareen eta animalien aparteko edertasuna erakusten dute irudi guztiek, gertakari deigarriak erakutsiz.

Bai lehiaketa bai Atarian jarritako erakusketa bederatzi ataletan daude banatuta, eta horietako bakoitzean irabazlea, finalista eta zortzi ohorezko aipamen ikus daitezke. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide