Beste ibilgailu bat erori da San Frantzisko aldapa berriko eskaileretatik

Erredakzioa 2021ko urt. 25a, 10:30
WhatsApp bidez jasotako argazkia. / ALEA

Eraberritutako San Frantzisko aldapak istripuen irudiak uzten jarraitzen du. Azken istripua astelehen honetan izan da, 9:00ak aldera, ibilgailu bat eskaileretatik erori denean.

Dirudienez, gidariak eraberritze lanen aurretik zegoen ibilbidea jarraitu du, Olagibel kalera biratu gabe; orduan, autoa eskaileretan trabatuta gelditu da.

Egun euritsuetan bereziki arriskutsua bihurtu da San Frantzisko aldapa berria. Izan ere, errepidea eta espaloia altuera berean daude, eta zoru bustiaren islak gidariak nahasten ditu. Gainera, astelehenean oraindik ez zegoen barandarik, ibilbide berria argi ikusarazteko eta istripuak saihesteko.

Antzeko istripua gertatu zen abenduaren 31n, beste auto bat eskaileretatik sartu eta trabatuta gelditu zenean.

EGUNERATUTA: Udalak mutiloiak jarri ditu astearte honetan, astelehenekoa bezalako istripuak saihesteko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide