Urtarrilaren 13an, Lander Garroren Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala aurkeztu zen Oihaneder Euskararen Etxean, gonbidapen guztiak agortuz. Gainera, Luis Zulaika, Susana Correal eta Asis Iriondo intsumiso gasteiztarren testigantzak entzuteko aukera izan zen, proiekzioaren ostean antolatutako solasaldian.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.