Presoak

Unai Lopez de Okariz eta Diego Ugarte preso gasteiztarrak hurbilduko dituzte

Erredakzioa 2021ko urt. 22a, 14:47
Unai Lopez de Okariz Zaballako espetxera hurbilduko dute; Diego Ugarte, berriz, Leonera. / ALEA

Unai Lopez de Okariz Zaragozako Daroca espetxetik Zaballako espetxera hurbilduko dute, Araban. Gainera, Diego Ugarte Granadako espetxetik Mansilla de las Mulas espetxera (Leon) eramango dute.

Espetxe Erakundeek ostiral honetan iragarri dutenez, bost euskal preso gehiagoren lekualdatzea erabaki dute. Horien artean, bi preso arabar daude.

Alde batetik, Unai Lopez de Okariz Lopez, 'Dimitri', Darocako espetxetik (Zaragoza) Zaballako espetxera hurbilduko dute; Arabako espetxean zigorra betetzen jarraituko du, bigarren graduan. 2001eko abuztuaren 26an espetxeratu zuten eta 25 urteko zigorra ezarri zioten. Zigorraren hiru laurdenak 2020ko maiatzean bete zituen.

Diego Ugarte Lopez de Arkaute Granadako espetxetik Mansilla de las Mulas espetxera (Leon) eramango dute. 2005eko uztailaren 6an sartu zuten kartzelan, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. 2027ko abenduan beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. Idazkaritza Nagusiak, gainera, bigarren gradura igarotzea erabakia hartu du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide