Garapen Farmazeutiko Aurreratuak Ikertzeko zentro bat sortuko dute Gasteizen

Erredakzioa 2021eko urtarrilaren 22a

Lascaray ikergunean izango du egoitza proiektu berriak.

Sendagaien 3D inprimaketa eta bio-inprimaketa teknologietan espezializatuko da.

Arabako Foru Aldundiak, EHUk eta Tecnaliak Garapen Farmazeutiko Aurreratuaren alorrean arituko den ikergune bat martxan jartzea erabaki dute. Lascaray eraikinean izango du egoitza ikergune berriak, EHUko Arabako Campusean.

Horren zeregina izango da gaitasun zientifiko-teknologikoak modu eraginkorrean garatzea, bultzada emateko terapia farmazeutiko aurreratuen arloan aplikatutako medikamentu 3D inprimaketa eta bio-inprimaketa teknologien ikerketari.

Ikerguneko aurkezpenean, Tecnaliako Iñaki San Sebastianek esan duenez, «egitasmo honen bidez, terapia farmazeutiko aurreratuak sortuko dira, gaixotasunak edo gaitzen sintomak sendatu edo arintzeko, eta industria sare berritzaile bat jarriko da martxan».

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago