Egin ote dezake inguruan dugun jende arruntak halako basakeriarik? Zer erakarpen egon liteke horren atzean? Patricia Highsmithen thrillerrek ohi dutenez, hasieratik bertatik eleberriaren egonezin giroak harrapatuko du irakurlea, eta sakontasun psikologikoak lagunduko dio istorio ikaragarri honen bururaino, pertsonaia xelebre bezain ohikoen bitartez.
Jarleku kopurua mugatua izango denez, etortzeko asmoa baduzu idatzi lehenbailehen helbide honetara: irakurlekluba@geuelkartea.eus
Koordinatzailea: Iban Zaldua.
Twitter: @gastIraKluba
Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.