Biren arteko umorezko bakarrizketa, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren eskutik. Euskalduntze kontzeptuak argi adierazten du generoa eta euskara binomioa gero eta garrantzitsuagoa dela. Bi protagonistek badakite bi kontu horien arteko harremana garrantzitsua dela, eta hirugarren bat gaineratu nahi diote pare horri: umorea. Bada, elkarlotzen doazen elkarrizketek osatzen dute Bakean dagoena bakean utzi antzezlana, eta honelako gaiak jorratzen dira bertan: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorputzaren itxura eta abar. Ez daude, ez, bakean dagoena bakean uzteko prest!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.