Martxoaren 3ra arte trafikoa etengo dute Florida eta Jacinto Benavente kaleetako biribilgunearen parean, Salbururako noranzkoan. Gasteizko Udalak azaldu duenez, Esmaltazioen biribilgunetik Salburura joateko, Izarbenta kaletik jo beharko dute ibilgailuek.
Horrez gain, Tuvisaren 7. linearen Florida-Jacinto Benavente geltokia biribilgunearen aurrera aldatuko da, ikastetxearen parera.