Al Indimay elkartean arabiar hizkuntza eta kultura irakasten dute, baina, pandemia dela eta, eten behar izan zituzten eskolak. Argi ikusten dute euskara ikasteko beharra, elkarbizitzarako urrats garrantzitsua delako.
Era berean, arabiera lantzeko baliabideak eta erraztasunak eskatzen dituzte. Egun, hirian oso pertsona gutxi batzuk dira arabiar estandarrean hitz egiteko gai, gehienek dariyaz hitz egiten baitute.
AnHitzak, hizkuntza eta aniztasuna
2016an, lehen aldiz, AnHitzak Gasteizko Hizkuntza Aniztasunaren Topaketak antolatu ziren Oihaneder Euskararen Etxean. Aurtengo edizioan, osasun egoerak baldintzatuta eta segurtasun neurri bereziak tarteko, taldez talde ari dira garatzen.
Oraingoan ere, Gasteizko hizkuntza aniztasunaz, transmisioaz eta euskararekiko harremanez solasean ibili dira. Hurrengo asteotan, Euskaltzaleen Topaguneak eta Gasteizko Udalak topaketak publikoki aurkeztuko dituzte. Gainera, ALEArekin lankidetzan, saio guztien laburpenak bideoz jasoko dira, eta astean behin horietako baten berri izango duzue.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!