San Anton eguna

San Antonek hamar sari banatu ditu, San Prudentzio egoitzan

Erredakzioa 2021ko urt. 18a, 08:00
Aurtengo zozketa San Prudentzio egoitzan antolatu da. / GASTEIZKO UDALA

Aurtengo San Anton eguneko zozketa jai ekitaldirik gabe egin da, San Prudentzio egoitzan. Hamar sari banatu dituzte, eta zenbaki irabazleak dagoeneko kontsultatu daitezke.

Igande honetan, San Anton eguna ospatu du Gasteizko Udaleko Kultura Sailak. Covid-19a dela eta, Plaza Berrian antolatu ohi diren jarduerak ezin izan dira ospatu, baina zozketa, berriz, San Prudentzio egoitzan egin da, 18:00etan.

Abenduaren 18an, egoitzaren aldeko 30.000 txartel jarri ziren salgai, zozketarako. "Ekitaldiak agerian jarri du herritarrek hiriko adinekoei eskainitako laguntza, pandemiak gehien ukitu dituen taldeetako bat baita", azpimarratu du lehen alkateorde Maider Etxebarriak.

Txartel bakoitzaren prezioa 60 zentimokoa izan da, eta horien salmentatik jasotako dirua San Prudentzio egoitzara bideratuko da.

Hamar sari banatu dira, eta Cirila Bravo (81 urte) eta Felipe Ruiz de Angulo (87 urte) arduratu dira zenbaki irabazleak ateratzeaz, Maria Concepcion Granado notarioaren aurrean. Lehenengo sariak haragi produktuen sorta bat izaten jarraitzen du, txerria zozketatzen zen garaia gogoratzeko. Baina, horrez gain, beste zenbaki hauek lortu dute saria:

Zk. SARIAK
1 Ezkur txerri iberikoaren produktu sorta 29996
2 Tenerifera bidaia, 7 gau, bi pertsonarentzat 04999
3 Zirkuitua. Extremadura, 6 gau, bi pertsonarentzat 18238
4 Erlaxatzeko ihesaldia Orduña Plaza Hotel Bainuetxean, gau 1, bi pertsonarentzat 23474
5 Hiri-bizikleta 14819
6 Principal Antzokirako denboraldi abonamendua, bi pertsonarentzat 20444
7 Tablet PC 10.1" 13539
8 Bluetooth bozgorailua 18571
9 Liburuak erosteko bonua 25695
10 Etxebizitza Plus asegurua Laboral Kutxan (urtebete) 15228

San Anton Txiki

Horrez gain, San Anton Txikik txokolatezko bonboi pakete indibidualak zozkatu zituen ostiralean, hiriko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasle irabazleen artean banatzeko. Lehen Hezkuntzako Veracruz ikastetxea eta Haur Hezkuntzako Mariturri HLHI izan dira saridunak, 118 eta 693 zenbakiekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide