San Prudentzio egoitzan izango da aurtengo San Anton eguneko zozketa

Erredakzioa 2021ko urt. 11a, 17:21
Aurten ez da San Anton eguneko jai ekitaldirik egingo Plaza Berrian. / ALEA

Urtarrilaren 17an izango da aurtengo San Anton eguneko zozketa. Ez da jai ekitaldirik egingo, baina 30.000 txartelen salmentatik jasotako dirua San Prudentzio egoitzara bideratuko da.

Egoera sanitarioa dela eta, aurten ez da jai ekitaldirik egingo Plaza Berrian. Hala ere, San Prudentzio egoitzan izango da San Anton eguneko zozketa, urtarrilaren 17an, 18:00etan. Dagoeneko 30.000 txartel daude salgai, 60 zentimotan, eta jasotzen den dirua zentro horretarako izango da.

Gainera, zurezko saltoki bat jarri da Urrezko Zeledonen plazan. Urtarrilaren 17ra arte egongo da zabalik, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara; azken egunean, hilaren 17an, arratsaldeko ordutegia 16:30etik 18:00etara izango da. Horrez gain, txartelak hiriko gizarte etxeetan, San Prudentzio egoitzan bertan, Azoka plazan, Peña Dulce gozotegian eta La Union tabernan ere erosi ahal izango dira.

Sariak

Edizio berezi honetako sariak askotarikoak izango dira:

  • Ezkur txerri iberikoaren produktu sorta bat.
  • Bi lagunentzako bidaia Tenerifera.
  • Sei gaueko zirkuitua Extremaduran barrena, bi lagunentzat.
  • Gau bateko relax egonaldia Orduña Plaza bainuetxe-hotelean, bi lagunentzat.
  • Hiriko bizikleta bat.
  • Principal Antzokiko denboraldiko abonamendua, bi lagunentzat.
  • Tablet PC bat (10.1 pulgadakoa).
  • Bluetooth bozgorailu bat.
  • Liburuak erosteko bonu bat.
  • Laboral Kutxa Plus urtebeteko etxebizitza-asegurua.

San Anton Txiki, hilaren 15ean

Bestalde, Udalaren Folklore Akademiak antolatutako San Anton Txikiren zozketa urtarrilaren 15ean izango da, Musika Etxean, 12:15ean. Ekitaldia zuzenean eskainiko du Radio Vitoriak, Radio Vitoria Gaur saioaren barruan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide