Gertakariak larunbateko 21:30ean izan ziren, Gasteizko Alde Zaharreko etxebizitza batean. Atxilotutako gizonezkoak, ustez, mehatxuak eta lesioak eragin zizkion bikotekide ohiari.
092 telefono zenbakira egindako dei batek ohartarazi zuen gizon eta emakume baten artean eztabaida gertatzen ari zela. Bertaratutako patruilak egiaztatu zuenez, biktimak lesioak zituen, eta, bi aldeen zein lekuko baten adierazpenak entzun ostean, gizonezkoa atxilotu eta epailearen esku jarri zuten igandean.
Bitartean, Udaltzaingoaren beste patruila batek emakumeari ospitalera lagundu zion, arreta jaso zezan.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.