Angel Ganivet ikastetxea ezagutarazteko bideo bat plazaratu dute

Erredakzioa 2021eko urtarrilaren 9a

Gasteizko Angel Ganivet - Santa Lucia herri ikastetxean eskolako bisitak antolatzen ari dira matrikulazio kanpainari begira. Gainera, zentroko hezkuntza komunitateak bideo bat plazaratu du, ikastetxea ezagutarazteko.

Osasun egoera dela eta, datozen asteetan garatuko den matrikulazio kanpainari begira, eskolek modu berriak bilatu behar izan dituzte familia berriei hezkuntza proiektuak azaltzeko.

Adibidez, Angel Ganivet - Santa Lucia ikastetxeak talde txikietan azalpenak eta eskolako bisitak eskaintzen ditu, aldez aurretik hitzordua eskatuz gero. Talde horietan, Hezkuntza Sailak aholkatu duen bezala, sei lagun egon ahal izango dira.

Horretaz gain, eskolako web orrialdean bideo bat plazaratu dute. Zentroko hezkuntza komunitateak sortu du ikus-entzunezko bitartekoa, ikastetxea eta hezkuntza proiektua ikusarazteko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago