Elurteari aurre egiteko planak indarrean jarraituko du Gasteizen

Erredakzioa 2021ko urt. 4a, 21:12
Argazkia: Gasteizko Udala

Eguraldi-iragarpenen arabera hurrengo orduetan elurra egin dezakeenez, alerta-maila berari eustea erabaki du Herritarren Segurtasunaren Sailak.

Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, Elurteen kontrako Larrialdi Planaren 1. faseak indarren jarraituko du datozen orduetan. Iragarpenek elur gehiago bota dezakeela aurreikusten dutenez, alerta-maila berari eustea erabaki du Herritarren Segurtasunaren Sailak.

Horrenbestez, elurteak eragindako zailtasunak apaldu nahirik, 260 pertsona inguru ari dira lanean Gasteizen, 22 makinaz lagunduta. Hiriguneko galtzadak eta oinezkoen ibilbideak garbi edukitzea dute helburu. Hiriburuko lanez gain, Gasteizko nekazaritza-eremuan ere 11 trakorek dihardute elurra kentzen. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide