Alberto Lopez de Lacalle Galiziatik Asturiasera mugituko dute

Erredakzioa 2020ko abe. 18a, 17:16
Villabonako espetxera mugituko dute Alberto Lopez de Lacalle.IIPP

Beste sei euskal preso lekualdatzeko agindua eman du Espainiako Espetxe Erakundeak ostiral honetan.

Alberto Lopez de Lacalle preso arabarra Coruñako (Galizia) Teixeiroko espetxetik Asturiasera mugituko dute hurrengo asteeetan, eta bigarren gradura igaroko da. Hala iragarri du arratsalde honetan Espainiako Espetxe Erakundeak. Frantzian atxilotu zuten 2004an Lopez de Lacalle, eta han espetxeratu. 2016an Espainiaratu zuten, eta orduz geroztik 30 urteko kartzela zigorra betetzen ari da, 1980an hiru guardia zibil hiltzea leporatuta.

Beste lau euskal preso ere lekualdatuko dituzte, Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara: Juan Manuel Inziarte, Salamancatik Kantabriara; Luis Mariñelarena Coruñatik Palentziara; Gotzon Aranburu Alacantetik Palentziara; eta Manex Zubiaga Valentziatik Burgosera. Halaber, Josetxo Arizkuren presoa Euskal Herriratuko dute. Murtzian dago preso, eta hasiera batean Logroñoko kartzelara lekualdatu behar zuten. Azkenean, baina, Iruñera eramango dute. Azaroan bihotzekoa izan zuen Arizkurenek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide