Euskararen Agenda

Cortadak film labur onenen sortari amaiera emango dio asteburuan

Erredakzioa 2020ko abe. 17a, 07:20

Paul Urkijoren 'Dar-Dar' film laburraren irudi bat. / CORTADA

Joan den astelehenean hasi eta abenduaren 19ra bitartean, 56 film labur ikusteko aukera eskainiko du Cortada jaialdiak Gasteizen.

Besteak beste, Paul Urkijo zuzendariaren Dar-dar eskainiko dute ostiralean, hilaren 18an, 18:30etik aurrera Vital Fundazioa Kulturunean.

Raul de la Fuente, Paco Ruiz, Fabia Castro, Niete, Alberto Vazquez, Ines Pintor eta Hauazkena taldearen lanak ere izango dira saio berean.

Larunbatean, berriz, besteak beste, Sendoa Cardoso, Esti Urresola eta Paco Sepulvedaren lanak igaroko dira jaialditik, 11:00etan. Arratsaldeko ekitaldiarekin emango diote amaiera jaialdiari. Nodebade moduan, aurten, streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira saioak Cortadaren webgunean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago