Euskararen Agenda

Off Lokal tokiko sortzaileen erakustaldiak Hegoaldera eramango du antzerkia

Erredakzioa 2020ko abe. 17a, 16:00

'Elkar ezagutu genuen eguna' antzezlana izango da ikuskizunetako bat. / PISZIFAKTORIA

Abenduaren 18an, 19an, 20an eta 21ean, Gasteizko Antzerki Jaialdiaren barruan antolatutako Off Lokal erakustaldiaren bigarren saioa izango da Hegoalde gizarte etxeko plazan.

Bi saio izan ditu aurten Gasteizko Antzerki Jaialdiaren barruan antolatutako Off Lokal tokiko sortzaileen erakustaldiak; urrian izan zen lehendabizikoa, eta aste honetan izango da bigarrena: abenduaren 18, 19, 20 eta 21ean.

Euskarazko lanek izango dute tartea oraingoan: Tranpola taldearen Txilin hotsak, Pez Limboren Itsasbehera, Piszifaktoria Laborategiaren Elkar ezagutu genuen eguna eta Hara Noriren Yparchoume lanak igaroko dira Hegoalde gizarte etxeko plazatik. 18:30ean izango da lehenengo emanaldia, eta 19:15ean bigarrena.

Besteak beste, Josune Velez de Mendizabal, Ane Gebara, Aritz Bengoa, Unai Lopez de Armentia eta Marina Suarez aktoreak igaroko dira saio honetatik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago