Gasteizko Hizkuntza Aniztasunaren Topaketetako saio berezi honetan, hausnarketak hizkuntza aniztasuna eskolan nola jorratu pentsatzera bideratu ziren. Izan ere, Landazuri Ikastolara doazen familietan hogei bat hizkuntza hitz egiten dira, eta harrotasunez mintzatzen dira aniztasun horretaz.
Umeek eskolan euskaraz ikastean, helduek interesa badute euskararekiko, baita euren hizkuntzak eta kulturak transmititzearekin ere.
AnHitzak, hizkuntza eta aniztasuna
2016an, lehen aldiz, AnHitzak Gasteizko Hizkuntza Aniztasunaren Topaketak antolatu ziren Oihaneder Euskararen Etxean. Aurtengo edizioan, osasun egoerak baldintzatuta eta segurtasun neurri bereziak tarteko, taldez talde ari dira garatzen.
Oraingoan ere, Gasteizko hizkuntza aniztasunaz, transmisioaz eta euskararekiko harremanez solasean ibili dira. Hurrengo asteotan, Euskaltzaleen Topaguneak eta Gasteizko Udalak topaketak publikoki aurkeztuko dituzte. Gainera, ALEArekin lankidetzan, saio guztien laburpenak bideoz jasoko dira, eta astean behin horietako baten berri izango duzue.